ROCKY
Alberto Mejuto




Ni, Rocky izeneko dragoi txiki bat naiz, k.a. MI. mendeko egun guztietan nire lagunekin jolasten dut eta oso ondo pasatzen dut.
Ni herri handi batean bizi naiz Bontx izenekoa. Nire gurasoekin eta nire arrebarekin bizi naiz; nire lagunekin jolastera joaten naizenean basamortu baten gainetik joaten gara harriz inguratuta dagoena harresi erraldoi bat bezalakoa. Ni ez naiz horra jaisten hor gudak egiten direlako eta animalia oso pozoitsuak daudelako. Batzuetan, baina gutxitan, atzerakoien herriaren gainetik pasatzen gara eta beti esaten ziguten:
-Joan hemendik, bestela hilko zaituztegu zuek eta zuen familiak!!
Denbora pasa ondoren, k.a. M. mendea heldu zen eta nik bi ume dauzkat: Colonio eta Goliat.
DragonesDRAGONSMADEREAL005_m.jpg
Nire bi umeek nik bezala egiten dute; atzerakoien herriaren gainetik pasatzen dira. Oso atseginak dira; batez ere, Colonio, eta ere oso pertsona onak dira; laburtzen, ni bezalakoak.

Bi aste pasa ondoren, atzerakoiek erasotu gintuzten, baina, gu prest geunden borrokarako. Basamortuan itxaroten ari gara hegan egiteko prest eta zerutik erasotzeko prest. Nire umeek ere borrokatuko dute ,baina lurretik, eta horrela irabaziko diegu.

Guda hastean, nire umeek, nire armada nagusia eta nik erasotu diegu eta ia ia armada erdia hil zaie. Orain beraiei dagokie.
-Ooooh!!! Eezzzz!!! Nire umea Colonio hil dute.
-Orain nik atzerakoi guztiei hilko diet.

Azkenean asko haserretu nintzen eta nire umeak, nire armadak eta nik ia ia atzerakoi guztiak hil genituen.

Atzerakoiek guda hau galtzean beste leku batera bizitzera joan behar izan dute, bestela, ez ziren munduan atzerakoirik existituko guk hilko genituzkeelako.

Ia mende oso bat pasa ondoren, atzerakoiak armada berri eta askoz handiagoarekin bueltatu dira ni eta dragoi guztiak hiltzeko asmotan.
Hoberena da; guk ere armada handiagoa lortu dugula eta emakumeei eta umeei ere prestatu diegu, gudan parte hartzeko, armadurak jartzen eta taikwondo eta karate teknikak erakusten ez zekitelako ez hegan egiten ez surik botatzen.

Guk hegan egiten dugulako ez digute lantzekin heltzen eta guri erasotzen diguten momentuan nire umea eta bere armada txikia lurretik erasotzen dizkiete.

Sei aste luze eta beldurgarri pasa ondoren, berriro irabazi dugu. Atzerakoien armadan bakarrik hiru gizon, hamasei emakume eta zortzi ume geratu dira. Eta gure armadan hildako pertsona kopuru gehiena dragoi-gizonak izan ziren ez zirelako hil ezta emakumeak ezta umeak.

Azkenean, ez digute berriro erasotu beldurra zeukatelako eta munduko dragoi guztiak ondo bizi ginen k.a. D. mendean dragoi guztiak desagertu arte.