UMEEN BAHITZAILEA
Ander Alonso



Jack ume txiki bat zen,10 urtekoa.Ez zen oso altua bere adinerako.1,27m ko altuera zeukan.Ilea motza eta bere kolorerik gustukoena,marroia zen.Begi distiratsuak eta urdin-urdinak zituen zerua bezalakoak.Bere belarriak ez ziren ez txikiak,ez handiak,ertainak baizik.Hori bai,bere sudurra eta ahoa oso txikiak ziren.

Jacki futbola asko gustatzen zitzaion,litxarkeriak jatea bezain beste,baina bereziki piruletak jatea gogoko zuen.Oso bihotz ona zeukan,beti jendeari laguntzeko prest zegoen adibidez pertsona itsu batek errepidea gurutzatu nahi zuenean han zegoen bera bere laguntza eskaintzeko.

Jack bere gurasoekin bizi zen bi pisuko etxe batean lorategi ta guzti.Etxe oso dotorea zela,esan daiteke Jacken familia aberatsa zelako.

Egun batean Jack afaldu eta gero zaborra lorategiko paperontzira botatzera joan zen.Denbora asko igaro zenez, bere aita lorategira joan zen bere semearen bila baina bakarrik beraren gauza bat aurkitu zuen...piruleta bat!Burura etorri zitzaion lehenengo gauza bahitu egin zutela izan zen Jackek ez zuelako inoiz piruleta bat lurrean botata utziko.

Berehala amari komentatu zion gertatutakoa eta,segundu bat pasa baino lehen,poliziari deitu zioten.Poliziak heldu bezain pronto batzuk lorategira eta beste batzuk gurasoekin hitz egitera joan ziren.Lorategira joan zirenak pistak aurkitzera joan ziren, baina,bahitzaileak aitak aurkitutako piruleta soilik utzi zuen delituaren eszenatokian.

Jacken gurasoek herriko leku guztietatik umearen argazkiak ipini zituzten,hain famatua egin zen telebistan agertu zela.Itxaropena guztiz galduta zeukatelarik polizia etxera etorri zitzaien berri on bat emanez:

-Ba dakigu nork daukan zuen umea.Amona zahar batek dauka Mary izenekoa.Umeak bahitzen ditu berea hil zelako eta jendea fastidiatzeko hori egiten du.Azken bolada honetan 3 ume hil egin ditu eta uste dugu zuenari etorkizun berdina itxaroten diola.Momentu honetan itsaslabarrean dago.Goazen azkar!!!

Jacken aita eta ama hau entzutean segundurik galdu gabe polizien kotxera abiatu ziren.

Hara heltzean Mary ikusi zuten Jack itsaslabarretik bota nahian.Mary polizia ikustean ihes egiten saiatu zen baina poliziak harrapatu egin zuen.Ondoren kartzelara eraman zuten eta han gelditu zen.

Bi egun geroxeago telebistan Maryk,umeen bahitzaileak,kartzelatik ihes egin zuela ikusi zuten eta bat-batean...haien aurrean zegoen laban zorrotz batekin!!!Familia,berak esaten zuena egin behar izan zuen hil egin ez ba zuten nahi.

-Eman umea eta ez da inor zaurituta aterako.
-Tori baina ez iezaiozu minik egin.
-Noski baietz!Ez duzue inoiz berriro ikusiko!Jajajaja...

Mary berriro ere itsaslabarrera joan zen,Jackekin noski.Bitartean bere gurasoek poliziari deitu zioten eta berehala itsaslabarrera abiatu ziren.Heldu egin zirenean Mary ikusi zuten lurrean negar egiten Jack berari kontsolatzen zegoen.

-Ez negarrik egin,mesedez poliziari ez didazula minik egin esango diet,horrela ez zaituztete atxilotuko.

Polizia armadaren buruzagia hurbildu egin zen.Maryk bere semea nola hil egin zen kontatu zion eta polizia emozionatu egin zen oso istorio tragikoa zen eta.Momentu hartatik Mary ez ditu ume gehiago bahitu ezta hil ere,hiru hilketengatik bederatzi hilabete kartzelan pasa zituen baina hortik aurrera pertsona normal bat bihurtu zen eta jacken familiakoei gailetak egiten dizkie noizean behin,barkamena eske.


abuela.jpg