antxonen_bizitza.gif

Euskal Herriko herri txiki batean Julian izeneko mutiko bat dago. Julian altua, indartsua eta bihurria da. Julian, Eibarreko auzo batean bizi da; bere lagun Andonirekin. Auzo horrek, lur sail bat dauka; hor bizi dira bi mutiko umezurtzak. Lur sail horretan egurrezko txabola bat dute, baita metalezko kolunpio bat. Txabolan denetarik dute: logela, komunak, egongela … Logelan ohatze bat daukate pixka bat apurtuta baina hori bai oso erosoa da. Ondoan komuna dute, horrela deitu ahal bada; lurrean dagoen zulo bati deitzen dionari. Nik hobeto bizi nintzen. Santurtzin bizi nintzenean nire gurasoekin, eta Julian eta Andoni ezagutu gabe. Orain kontatuko dizuet nire historia.

Dena hasi zen, nire gurasoak hil egin zirenean. Nik bakarrik sentitzen nintzen eta nire anaiarekin Eibarrera joan nintzen eguna pasatzera. Polizia umezurztegi batean sartu nahi ninduten baina ni korrika atera nintzen, Julian eta Andonirekin topatu nintzen, nik ez nituen ezagutzen baina momentu hartan beraietaz fidatu nintzen. Ez nekien baina beraiek ere umezurtzak ziren. dima060302_h.jpg

Egun pare bat eman nituen haiekin. Egun normala zen besteak bezalakoa baina ez genuen espero Aitor eta Txomin gure auzotik pasako zirenik. Guk futbolean jolasten geunden eta haiek gu ikusi bezain pronto gure atzetik korrika, jarraika etorri ziren. Despistatzea lortu genuenean, Aitorri honela galdetu nion:


-Hi! Orain zer egingo diagu?- Berak honela erantzun zidan:
-Andoni! Beste atetik sartzen saiatzen gaituk?
-Bai-erantzun zuen.


Nik ez nekien nora gindoazen baina gure auzoko alboko kalean geunden. Bat-batean zulo betetik sartu eta berriro lur sailean geunden.

Gure sorpresarako hiru pertsona zeuden gure txabolan baina ez ziren poliziak. Julian haserre, nagusia ematen zuen pertsonari erronka egin zion. Biak kolunpio ingurura atera ziren eta … Pum !!! lehenengo ukabilkada Julianek eman zion; borrokatzen ordu laurden egon ziren. Julian irabazle atera zen, eta poliziarenera eraman zituen.

Julian oso famatu egin da Eibarren eta guk leku berberean bizitzen jarraitzen dugu, baina hori bai, orain adreiluzko etxea eta lorategia daukagu eta ohe berriak.

Beno hau izan da guztia agur, Eibarren ikustea espero dut.