Babu.gifpag49.jpg


Behin batean, eguraldi zoragarria egiten zuen egun batean, parke natural batetan ume batzuk jolasten ari ziren. Harrapaketan jolasten ari ziren; bat – batean txori bat agertu zitzaien, oso handia zen eta hegan egiten zuenean askoz gehiago. Bere lumak oso politak ziren: gorriak eta marroiak. Txoria umeekin jolasten hasi zen. Halako batean, konturatu ziren txori hiztun bat zela, magia egiten zekiela eta Babu deitzen zela jakin zuten.

Konturatu zirenean babu hitz egiten zekiela, oso jatorra zela ere ikusi zuten; jolastea gustatzen zitzaiola eta, batez ere, txantxak egitea. Gero gehiago hitz egin ondoren esan zien sorgin gaizto batengandik ihes egiten ari zela, sorgina pozoi magiko bat egiten ari zelako eta horretarako txori hiztun bat bizirik behar zuen. Bat-batean hitz egiten ari zirela eta jolasten hasiko zirela eraso zien, baina ez zuen lortu. Geroago umeak eta Babu despistaturik zeudela aprobetxatu zuen eta Babu harrapatu zuenean bere kobazulora eraman zuen. Sorginaren kobazuloa hango parke naturalean zegoen handik oso hurbil. Umeak bere atzetik joan ziren baina ezinezkoa zen; sorgina oso azkar zihoanez, bistaz galdu zuten.

Umeak pentsatzen hasi ziren eta erabaki zuten Txominen etxera joatea. Txominen etxean planak proposatzen hasi ziren, baina guztietatik bat ere ez zitzaien ondo iruditzen. Azkenean erabaki zuten Baburen salbamendua martxan egitea. Lehenengoz, sorginaren kobazulora joan ziren eta hor momentu bat itxaron zuten ea joaten zen baina joaten ez zenez, itxaron behar izan zuten. Pozoia egiteko hainbeste gogoak zuenez, sorgina ez zen joaten ezin zuelako itxaron; gainera. bazekien Babu oso ondo zekiela ihes egiten hainbat aldiz egin zuelako. Halako batean, Josebari ideia bat bururatu zitzaion. Haietako batek zebo bezala ipintzea sorgina ikusteko , egitea nahi duena distraitzeko eta gero besteek Babu hartu eta korrika joan, eta horrela egin zuten.

Txomin hasi zen sorginari burla egiten orduan sorgina untxi bihurtu zuen; bitartean, Josune eta Joseba Baburen bila joan ziren, Babu askatu, Txomin hartu besoetan, korrika atera eta oraindik kobazuloaren atean zeudenean Babuk Txomin bihurtu zuen ume berriz eta sorgina inurri; orduan sorgina zapaldu eta etxera joan ziren. Babu oso gustura geratu zen sorginik ez zegoelako; oso lagun onak zituelako eta etxe propio bat eraikin ziotelako .