M U N D U B E R R I B A T

Beñat Goikoetxea




Duela oso urte gutxi, irlandako hegoaldean, gertatu zen istorio hau. Sinetsi egin behar didazue gertatutakoak bizitza arrunta zuen pertsona baten bizimodua alda dezakeela.

Jack hamahiru urteko mutiko irlandar sendo eta indartsua zen. Klasekideei zati handi bat ateratzen zien eta gutxienez gorputzez, bikoitza zen. Beso mardul eta hanka gihartsuak zituen.

Klasean ez zen oso saiatua. Izan ere, amak, nahiko alferra zela esaten ohi zuen. Begirada tinkokoa eta ez zuen inoiz amore ematen helburu bat izaten zuenean barruan. Oso baikorra zen. Jatorra eta alaia baina haserretzeko erraza. Horrela deskribatzen zuten bere ingurukoek.

Gustu arraroak omen zituen. Gauez, mendiko baserri batean bizi zenez, maldetako larreetatik paseoak ematen zituen pentsamendutan galdua. Etxe laboreak maite zituen. Horregatik, denbora librea abeltzaintza eta nekazaritza jardueretan ematen zuen. Nahiz eta, etxeko telebista nahiko kaxkarra izan, ezer ulertu eta gutxi ikusi arren, beraren aurrean esertzen zen pantailak sortutako islada ikustera.
external image 41053Desc1.jpg
Egun batez, iluntzean, Jackek bizikleta hartu eta etxerantz abiatu zen eskolatik atera bezain pronto. Eskolan berandu arte geratu behar izan zuen bere jarrera txarra zela eta.

Etxera sartutakoan, usain berezi bat sumatu zuen. berehala, bere gurasoak ikusi zituen, konorterik gabe sofan eserita. Begiak zuri-zuri zituzten eta hildako batena baino zurbilago aurkezten zen haien aurpegia. Shock egoeran zeudela ziruditen. Beraien bularraldean sentitu zituen taupadek pixka bat lasaitu egin zuten.

Segituan, erasotzaile edo eragileak bilatzen hasi zen, baina ez zuen ezer aurkitu. Etxeko kanpoaldera ateratakoan, argi indartsu batek begiak itsutu zizkion.

Ikusmena berreskuratu zuenean, argia ateratzen zen lekura hurbildu zen. Tentazioak bultzatuta, argi-iturria ikutu zuen eta......

Bapatean, dena bere inguruan bueltak ematen hasi zen, Jack zorabiatuz. Dardarka hasi zen eta haize hotz eta gogor batek bere aurpegia jo zuen.

Haizea eta bueltak ematen zituena mantsotu orduko, begiak zabaldu zituen.

Jacken begien aurrean fantasiaz beteriko mundu bat agertu zen. Zerbait arraroa, baina era berean, zirraragarria zegoen: magia zen. Airean sumatzen zen.

Bere aurretik itxura bereziko gizakiak pasatzen ziren, Jack goitik behera begiratuz: gizaki txikiak eta dibertigarriak, zaldien hankak zituztenak, adarbakarrak, ipotxak,erraldoiak, uretakoak.....

Leku horrek paradisua zirudien. Zerua begiratutakoan, hiru eguzki ikusi zituen. Haien argia kenduz igarotzen ziren dragoi erraldoiak, ikusgarriak ziren.
[[image:space/showimage/dragon.jpg width="167" height="231" align="center"]]
Itsasoak ur gardena zuen eta bere labarren goikaldean zegoen dorre bat askoz biziagoa bihurtzen zuen.

Erliebea oso polita zen. Paisaia izugarri ederra aurkezten zuen mundu hark: mendiak, basoak, desertuak, sumendiak, ....

Baina, han guztia ez zen ona. Bazegoen susmo txarra pizten zion gaztelu ilun eta misteriotsu bat, lainoaren atzealdean ezkutatzen zena.
[[image:space/showimage/cashelclouds.jpg width="367" height="245" align="center"]]
Adarbakar bat hurreratu zitzaion harri bitxiz egindako iduneko bat eskainiz. Jackek ez zuen konfidantza handiarekin hartu, ez bait zekien zein zen objetu horren funtzioa.


Zer da hau ? - galdetu zuen lepotik zintzilikatu aurretik.

Baina adarbakarrak begirada inuzente bat bota zion. Jack ulertzen ez ziola pentsatu zuen eta beste irtenbiderik gabe idunekoa jarri zuen.


Orain elkarrekin hitz egin dezakegu. - esan zuen adarbakarrak.
Zergatik etorri zara gure mundura?
Oraindik pixka bat harrituta, Jackek bere etxean jazotakoa azaldu zion.

- Hori bakarrik pertsona indartsu eta boteredun batek egin dezake, - komentatu zuen adarbakarrak- gure errege maltzur eta xixtrinak, Silverrek.
- Orduan berak dauzka nire gurasoen arimak ? - jakin nahi izan zuen irlandarrak
- Bai - konfirmatu zuen adarbakarrak.


- Eskerrik asko - erantzun zion Jackek eskuarekin agur esanez. Eta gazteluari azken begirada botaz berarenganantz abiatu zen.

Zirudiena baino urrunago zegoen gaztelua. Basamortu luze bat, basoak, mendiak etb., pasatu izan behar zituen.

Iritsitakoan, erregearekin hitz egitera joan zen. Erregea gizon garai bat zen, beltzez jantzia. Bere tunikaren txanoak ez zion aurpegia ikusten uzten.

Jacken gurasoen arimen truke erregeak hiru proba gogor jarri zizkion, baina, Jackek erraztasun osoz gainditu zituen proba horiek.

Erregea, haserretuta, lurtar huts batek irabazi egin ziolako errege kargua utzi eta Jack eta gurasoak Irlandara bidali zituen.

Orduz gero, guraso – semeak poz – pozik bizi izan ziren...
Baina nork daki...oraindik argi distiratsu bat ager daiteke haien etxe ondoan... Mundu hura oraindik zelatan zebilen...