bi_lagunen.gif



Udaberriko egun eguzkitsu batean, Gaztela Mantxako La Guardia izeneko herri batean, gari landetatik zebilen Pedro izeneko txiro bat zegoen. Bihotz onekoa zen, lehiala eta langilea, bera ez zan jadanik gaztetxo bat, 55-60 urte artekoak zituen eta. Berari, Gaztela Mantxako paisaiak eta parajeak izugarri guztatzen zitzaizkion, eta “trotamundos" deitzen zioten txikitan, beti bere aisialdian, oraindik ez zituen ikusi herrietara, mendietara, ibaietara etbr. joaten baitzen.
indioilar.jpg
Gauza da, Pedro, gari landan paseatzen zebilen bitartean, indioilar bat agertu zela, eta honek izena zuen bai, Fakundo deitzen zen, hark, oso indioilar polita zen, luma gorriak, bi begi beltz handi, eta lepo gorrizka oso luzea, gainera bera, oso azkarra; (zirudien behintzat),baina alde batera inuzentea zen. Pedrok hain gose handia zuen, ezen pentsatu zuen Fakundo harrapatzea; jateko zerbait edukitzeko. Fakundo harrapatzen saiatzerakoan, korrika bizian ateratzen zen beste alde batzuetara. Pedrok, zorabiatua zegoen jadanik hainbeste bueltarekin, eta Fakundo bakean uztea erabaki zuen. Pedro gixajoak, gaua heltzean, landa gari horien artean zeuden sagarrondo oso altuen artean jarri zen babespean, badezpadan, auskalo euria egingo ote zuen.

Hurrengo goizean, 8-ak aldera, Pedro esnatu zenean, Fakundo indioilarra bere ondoan lo egiten ikusi zuen; susto itzela eraman zuen Pedrok. Orduan, Fakundo sagarrondoaren gainera igo zen, bi sagar hartu, arbolatik jaitsi eta Pedrori eman zizkion. Pedrok eskerrak eman zizkion eta barkamena berarekin euki zuen portaerarekin.

-Nola konpetsatu ahal dizut egin dizudanagaitik, laguntxo?, a ba dakit, nirekin etortzen utziko dizut. Nahi ala?-esan zuen Pedrok. Facundoren erantzuna: “kokoko bai koko bai, laguna”. Ordutik aurrera lagunak egin ziren.

Jan ostean, beraien bidea egiten hasi baino lehen, pentsatu zuten nora joango ziren, ez zutelako ez etxerik, ez dirurik ez ezer, bakarrik makuto zuri gorri bat lauzpabost sagar sartzeko. Denbora luze batez egon ziren pentsatzen nora joan, eta azkenik, Pedroren aspaldiko lagun baten baserrira joatea bururatu zitzaien, gainera nahiko hurbil zegoen; 30 km-tara edo, eta ez beste lagunen etxeen edo familiaren antzera, 100 km-tik aurrera zeudenak.

Makutoa hartu eta bere bidea hasi zuten. Kalkulatu zuten egun batean egingo zutela bidea. Jadanik 10 km eginda zituztela -11:30 ziren-, mahatsondo eder eta handi batekin topatu ziren Rivalleseda de los Montes inguruan. Baserri bat zegoen ondoan eta mahatsondokoa baserriaren jabegoa zen, baina pentsatu zuten 10 mahats edo horrelakorik hartzeagatik ez ziotela ezer esango, baina hartzerakoan baserriko gizona etorri eta esan zuen:
-"Leches, ez hartu ezer ez nire baserritik! Entzun diat?" eta gure lagunek korrika-korrika esan - "Barkatu gizona, baina ez izan berekoia, soilik kendu dizkizugu hamar mahats." - eta orduan esan zuen gizona amorruz- ez etorri berriro nire baserrira, bestela ikusiko duzue.

Fakundo eta Pedro bere bideari ekin zioten berriro eta 20 km inguru eginda zituztenean, jateko gelditu ziren; ordubiak ziren, larre batean sagarrak jan, lokuluzka bat egin eta berriz bidean jarri ziren Alexandroren etxera garaiz heltzeko; jadanik pasatuta zeukaten Ri vadesella de los Montes zonaldea eta, aurrera zihoazela, ikusi zuten ibai bat autobidearekin pare zegoela, eta goizago heltzeko, txalupa txiki bat eraiki zuten eta ibaian zehar joan ziren. Fakundok ibaiko urari beldur handia zion eta Pedrori helduta joan zen bidaia osoan.

Pedro oso lasai zegoen, txikitan ibai horretatik asko ibili baitzen bera, eta hori esanda Fakundo asko lasaitu zen.

Ibaiaren bukaerara heldu ziren eta ondoan zegoen Alexandroren baserrira.

Atea jo eta Alexandrok atea ireki zuen eta harriduraz esan zien:

- Kontxo, Pedro, aspaldiko laguna! sartu nire etxera nahi baduzu".
- Aspaldiko, bai; ba begira, nik galdetu nahi nizun ia zurekin bizitzen geratu ahal garen Fakundo eta biok; izan ere, ez daukat dirurik, ez etxerik.
- Noski laguna, ez larritu nahi baduzu nire baserrian lan egiten utziko dizut eta horrela dirua irabaziko duzu.

Eta horrela bi laguntxoak, orain hiru, aurrera atera ziren eta Fakundo baserriko animaliekin geratu zen han lagun mordoa egin zuelako, eta orokorrean hirurak oso pozik zeudelako beraien eguneroko bizitzarekin, Pedrok eta Alexandrok berriro ikusi zutelako elkar eta Fakundok lagun mordoa zuelako eta ia ez zegoelako bakarrik.