IZAKI BELDURGARRIA
Eneko Ostolozaga




Bazen behin, lurralde misteriotsu batean Erdi-Aroko arropak zeramatzan erdi lehoi-erdi gizona zen izaki bat.Gizakiak izutzea gogoko zuen,baita,bere etxean lo kuluxka bat egitea ere.Ez zuen sofarik eta gizakiek bere koba inbaditzea gorroto zuen.
Ilargia atera baino lehenago gizaki normala zirudien,baina,ilargia iristean...

Behin, basora janari bila joan zenean, asko ibiltzeagatik, galdu egin zen .Orduan,bere auzokidea aurkitu zuen,kobatik gertu bizi zena,baina,honek ez zekien bere kobako auzokidea eraldatzeko gai zenik,horregatik,lasai asko ibili zen hitz egiten.Asko hitz egiteagatik,gautu egin zitzaien,eta orduan, izakia eraldatu egin zen kontrola guztiz galduz.Horren ondorioz,auzokidea hil eta bere gorpua elizaren puntan utzi zuen lepotik korda bat zintzilik zuela.
Bere emaztea hortik pasatu zenean,eta hori ikusi zuenean,izugarrizko sustoa eta pena hartu zuen bere senarra egoera horretan ikusirik.
Berehala polizia deitu egin zuen,hala eta guztiz ere,ez zekiten nork egin zuen.
Orduantxe bertan,neska txiki bat agertu zen hau esanez:
-Kaixo! Zeren bila zabiltzate?
-Ah, kaixo neskatxo, hilketa bat gertatu da, eta frogen bila gabiltza.
-Ni dena ikusi nuen! Erdi lehoi-erdi gizon zen izaki misteriotsu batek egin zuen.
-Baita zera ere! Film asko ikusi dituzula uste dut...
-Ikusiko duzue, arrazoia dauka!
-Benga , agur, utzi lan egiten- eta hau esanez neskaren albotik alde egin zuten.
Egun batzuen buruan,beste pertsona bat era berean hilda aurkitu zuten.Oraingoan,poliziek susmoak hartu zituzten neska txikiak esandakoa egia ote zen,ondorioz,zelatan egotea erabaki zuten.
Bere eraldaketa ikusi ondoren,bera janariaren bila joan zen bitartean,koban minak jartzea erabaki zuten.
Eta horrela egin zuten,ordu batzuk geroago,izakia kobara itzuli zenean mina batekin topatu zen eta lurrera erori egin zen eztanda horren ondorioz.
Denek hilda zegoela uste zutenez herriaren erdian utzi zuten ezer gertatu ez balitz bezala,baina,hala ere, gaua heldutakoan izaki beldurgarria altzatu eta etxetik-etxe joan zen gizaki guztiak akabatzen, egin ziotenaren ordainez.
Neska txikiak hori ikustean, polizia abisatu zuen eta hauek bere arma guztiekin eraso egin zioten.Nahiz eta armak oso boteretsuak izan, ez ziren gai izaki horrekin akabatzeko.Izakiak amorruz herri guztia suntsitu zuen, eta hau egiten amaitu zuenean bertan hil egin zen.

Azkenik, bakarrik neska txikia gelditu zen bizirik.
Ordutik aurrera, ilargi betea dagoen gauetan ahots bat entzuten da hau esanik:
-Itzuliko naiz!!!-eta hau entzunda bere arimaren irudi bat etxez-etxe joaten da bere mendekua izateko gogoarekin.
Une horretan neska txikia agertzen da begiak zuri dituela, eta izakiaren arima kanporatzen du,eta hau ere, ekaitz hodeien artean desagertu egiten da.