Eris.gif


Dimako zelaietan bizi zen Eris. Mutil altua eta indartsua zen, oso lasaia eta bondade handikoa da. Bere familia oso pobrea zen eta ezin zuten ez etxerik ez bere umeari ikasketak ordaindu.
dima060302_h.jpg
Egun iluna zen Diman; elurra mara-mara zekarren eta Eris eta bere aita plastikoak jartzen ari ziren teilatuan elurra etxean ez sartzeko. Erisen ama oso gaixo zegoen gripeak jota; medikurik ez zutenez, Erisek sendabelarrak ematen zizkion sendatzeko. Egun hartan ordea, sendabelarrak agortu egin ziren eta gainera ez zeukaten janaririk. Erisek basora joateko premia zuen. Mutila etxetik atera zen botak, motxila eta txubaskeroa jarrita, baita, noski, bi sagar ere zeramatzan motxila barruan, berak oso ondo zekien nolakoa zen basoa. Dimako hainbat lekuetatik ikusten da basoa. Barrura sartzen zaren heinean, hainbat eta handiago ikusten dituzu bertako izeiak eta pinuak. Basoan sartzerakoan laku izugarria dago bertan.

-¡Uf! Gaur basoa beste egunetan baino ilunago dago - esan zuen bere barnerako.

Basoan sartu zen eta ezkerrerantz jo zuen; kobara heldu zenean bertan zeuden perretxiko eta barraskilo batzuk hartu zituen. Beranduago sendabelarrak hartu zituen. Ordurako oso berandu zen; haizeak oso gogor jotzen zuen eta euriak ez zuen atsedenik ematen. Eris orduan korrika hasi zen baso horretatik atera nahian baina ez zuen irteera aurkitzen eta nekatuta zegoen. Horren ondorioz, lo gelditu zen zuhaitz baten kontra.

· Mutil, mutil altxatu.
· Zer?
· Non nago?- zioen Erisek.
· Ni Adonis naiz basozaina, zer gertatu zaizu?
· Basoan gaude!
· Oraintxe bertan hemendik atera behar dut.
· Zergatik?
· Nire ama gaixo dago eta sendabelarrak behar ditu.
· Oso ondo, orduan ez dezagun galdu denbora.
· Zein da zure izena, eta non bizi zara?
· Dimakoa naiz eta Eris dut izena
· Orduan bidaia luze bat egin behar dugu eta uste dut ezin duzula ezta hanka bat mugitu ere.

Basozainak Eris besoetan hartu eta furgonetaren atzealdean sartu zuen. Bertan arropa sikua eman eta edateko sopa bero-bero bat eman zion. Furgonetaren atzealdean ohe bat zeukan eta bertan izarak eta guzti zituen. Erisek lo eman zuen bidaia osoa etxera heldu arte.

-Tok tok -jo zuen Eris atea.

Eris etxean sartu zenean aita negarrez ikusi zuen.
Ama hil da.- esan zion aitak dardarka.

Eris eta bere aitak elkarri besarkada handia eman zioten.
Azkenean Erisek Adonisen laguntzaz ama basoan lurperatzea lortu zuen.