etxe_zaharra.gif


Bazen behin Filipe Arteagabeitia deitzen zen mutiko bat. 17 urte zituen eta oraindik DBH 1-ean zegoen. Oso altua zen; gutxi gorabehera 1,80m neurtzen zituen. Ile motza zeukan marroi kolorekoa, begi txikiak zituen, aho handia eta sudur ertaina. Oso traketsa zen eta ergela. Horregatik DBH 1-ean zegoen 17 urterekin. Dena dela, oso mutil alaia zen eta oso umore onekoa.

Egun normala zirudien, egun guztietan bezala 7:00-etan jaiki egin zen, dutxatu egin zen, betiko esnea eta gailetak hartu zituen, motxila prestatu zuen eta bere arreba txikiarekin (8 urte zituenarekin eta Maria deitua) eskolara abiatu egin zen.
casa_embrujada.jpg
Lehengo orduan azterketa izan zuen eta ez zuen galdera bat ere erantzun. Bigarren orduan Natur Z. Z. izan zituen, gero jolastordura joan zen. Jolastordua eta gero teknologia ordua. Gero bere klase gogokoena izan zuen: Heziketa Fisikoa. Jantokira joan zen, jan egin zuen eta eguneko azken bi klaseak izan zituen Gizarte eta Euskara.

Klasetik atera zenean bere lagun batekin batera aurkitu zen. Bere laguna Josu deitzen zen eta Filiperen adin berbera zuen. Arreba etzera bidali egin zuen eta Filipe Josuren etxera joan zen.

Gaua heldu zenean aspertzen hasiak ziren, orduan, Josuk burutapen bat izan zuen, mendiko etxe zaharrera joatea. Filipe proposamena onartu egin zuen eta harantz abiatu egin ziren.

Muino baten ondoan dagoen etxe zaharra da. Oso etxe handia zen. Urrunetik oso erreza zen ikustea baina baso barnean zeudenean ez zen ezer ikusten. Askenean heldu egin ziren eta barrura sartu ziren. Sarrera ikusgarri handia zen baina haien aurrean zeuden eskailerak apurtuta zeudenez ezin izan zuten goiko solairura igo. Armairuak eta mahai guztiak apurtuta zeuden eta leihoak ere. Beheko solairuan logela bat zegoen. Logela horretan armairu bat zegoen eta mahai bat.

Logela hartan geratu ziren ipuin beldurgarriak kontatzen. Beldurra hartzen hasi ziren. Josu bere istorioa kontatzen zegoen eta bat-batean … Leiho guztiak kolpe indartsu batez itxi egin ziren.

- Goazen hemendik!!!-esan zuen Josuk.

Eta erantzun zuen Filipek:

- Ate guztiak eta leihoak itxita daude eta ezin gara hemendik atera.

Egun horretatik aurrera ez ziren etxera itzuli. Haien gurasoak eta neba-arrebak oso triste zeuden. Eta oraindik haien bila dabiltza poliziak.

Nik naiz istorio hau dakien bakarra. Nik Eneko dut izena eta etxe horretara noa jakiteko zer gertatu zen haiekin.

Etxearen aurrean nago eta ez dakit sartu nahi dudan; beno, atea ireki eta …