Etxe_madarikatua.gif


214697PvXU_w.jpgKaixo, ni Marta nintzen 13 urteko neskato beldurtia. Orain dela egun batzuk nire lagunak eta nik hil ginen eta orain zuoi kontatuko dizuegu geure hilketa.

Duela 10 eguneko gau ilun batean, beldurrez beterik esnatu nintzen. Ura edatea pentsatu nuen lasaitzeko, baina, bat-batean nire gurasoak hilik zeudela pentsatu nuen. Segidan, haien logelara joan nintzen. Logelara iritsi nintzenean, gurasoak lo seko aurkitu nituen, horregatik, lasaitasuna nire gorputzera itzuli zen eta ohera itzultzea pentsatu nuen.

Eguerdia zen eta lagunekin geratua nintzen, horregatik, korrika hasi nintzen Otso-mitxo osotik (nire herria).

Otso-mitxo oso herri handia zen. Herrialdearen erdian plaza handi bat aurkitzen zen. Herriaren ekialdean, nire etxea zegoen, berriz, mendebaldean nire lagunen etxeak aurkitzen ziren. Hegoaldean, Lurrun-lagin ibaia zegoen, noizbehinka, hona etortzen ginen denbora pasa. Iparraldean ez zen inor bizi, bertan, etxe madarikatu bat aurkitzen zelako. Etxe horren sarreran bi dragoi zeuden, beldurra ematen zutenak. Etxearen hormak lohiez beterik zeuden eta hormetako pintura deseginda zegoen. Teilatua guztiz apurtuta zegoen urte asko igaro zelako inor bizi gabe. Bertan katu beltzak bizi ziren. Barrualdean aurkitzen zena ez daki inor, sartzen de gizaki bakoitza ez delako berriro ateratzen.

---oooOooo---

Azkenean lagunengana iritsi nintzen. Ausartena, Aitor, gaua etxe madarikatuan igarotzea proposatu zuen. Denok, onartu zuten, ni baita, baina ez nengoen oso ziur. Gaua iritsi zen eta nire lagun guztiak etxearen sarreran zeuden, ni itxaroten. Irisi bezain pronto Aitorrek zuzendu zidan:

- Ze, Martatxo, beldurrez gainezka.
- Inola ere ez.- zuzendu nion.

Etxera sartu ginenean gorputzen aztarnak aurkitu genituen, honek, arnasketa moztu zidan, baita besteei ere, bere aurpegietan nabaritzen zelako.

- Goaz lotara, loguraz nago eta.- esan zuen lagun batek.
- Ideia ona da, nik baita lo egiteko gogoa dut.- esan zuen beste batek.

Orduak pasa ziren baina nik ezin nuen lorik egin, orduan, lagunak esnatuta bazeuden ikustera joan nintzen.

Nire lau lagun esnatuak zeuden eta orain Aitor esnatzera joango ginen. Bere logelara iritsi eta odola hoztuta geratu zitzaigun. Aitor HILIK zegoen ehun labana sartuta! Odol tantak ohetik jausten ziren.

Besteak deitzera joan ginen baina hilik zeuden. Haietako bik begiak atera zizkieten. Hiruri burua moztu zieten eta bosti besoak eta hankak gorputzetik atera zizkieten.

Bizkor-bizkor poliziari deitu genion eta gertatutakoa esan genien. Bost minutu barru iritsi ziren ezer sinistu ezinik.

Bi astetara etxetik atera ginenak hilda aurkitu ziguten ez dakite zergatik eta nola. Hurrengo egunean etxea bota zuten eta gau horretan, jainkoek esan didatenez, jende guztia hil zen. Orain herri horretara sartzen diren autoak ez dira berriro ateratzen.