ezinezko_amodioa.gif


Bazen behin 13 urte zituen neskato bat. Neskato horrek Irune zuen izena. Iruneri bidaiatzea asko gustatzen zitzaion; batez ere, itsasontziz bazen. Horregatik, bere amonari itsasontzi bidaia bat tokatu zitzaiola entzun zuenean berarekin joatea erabaki zuen:
- Amona, zurekin noa.
- Ezin duzu, laztana; klasea daukazu eta gainera bidaia pertsona batentzako da soilik- erantzun zion Iruneren amaren ama.

Gau horretan, Irune zer egin pentsatzen hasi zen eta bat-batean bere amonak maleta berri bat erosi behar zuela gogoratu zuen. Bere amonarengana joan eta maleta handi bat erostea proposatu zion.
Hurrengo goizean larunbata zen eta Irune eta bere amona maleta erostera joan ziren. Dendan sartu orduko, amona maleta txikiak begiratzen hasi zen, Irune, aldiz, handienak eta garestienak.
- Begira amona, hau ondo doakizu!
- Ez, oso handia eta garestia da!
- Baina arropa sartu behar duzu eta maleta txikia erosten baldin baduzu, ez zaizu dena sartuko.
- Arrazoia daukazu bihotza! Hauze erosiko dut!
- Bai! Oso polita da gainera!- hasi zen saltoka eta oihuka Irune.
barco.jpg
Etxera bueltatu zirenean gurasoei erakutsi zioten eta oso handia zela esan zuten haiek. Bidaia hasteko eguna heldu zen eta Irune eta bere gurasoek portura eraman zuten amona. Baina bat-batean Irune desagertu egin zen eta bere gurasoak ez ziren konturatu. Maleta hartzerakoan Iruneren aitak esan zuen:
- Baina zer daramazu maletan, amona!
- Arropa, besterik ez! Zer ba?
- Pisu handia dauka honek eta!

Ordu bat geroago itsasontzia mugitzen hasi zen pertsona askorekin, amonarekin eta… maleta pisutsuarekin. Amona bere gelara bueltatu eta maleta ireki zuenean… Irune aurkitu zuen barruan!
- Kaixo amona!
- Baina, baina, zer egiten duzu zuk hemen? Eta nire arropa?- galdetu zuen harriturik amona.
- Zurekin etorri nahi nuen eta… Ah! Zure arropa… ez dago- erantzun zion Irunek.
- Ez du axola. Inportanteena zu hemen zaudela da!- esan zuen pozik zaharrenak.


Horrela egunak eta egunak pasatu ziren eta egun batean Irunek mutil oso polit bat ezagutu zuen. Mutil horren ixena Ander zen, bere ilea marroia zen Irunerena bezalakoa eta bere begiak berde-berdeak, hauek ere Irunerenak bezalakoak.

Irunek Ander ikusi zuen lehenengo aldiz berarekin maitemindu egin zen, baina Ander ez zegoen berarekin maitemindurik, bakarrik lagun on bat bezala zeukan Irune.

Egun batean neskatoa ohean zegoela, Ander berarekin maitemintzeko zer egin pentsatzen hasi zen. Azkenean, konklusio batera heldu zen: “Nirekin ekarri dudan PSP-a oparituko diot eta nirekin maiteminduko da. Bai! Plan ederra da!”- pentsatu zuen Irunek.

Hurrengo egunean neskatoa Anderrengana joan eta esan zion:
- Tori, hau zuretzat da.
- Niretzat?- galdetu zuen mutikoak harriturik- Zergatik?
- Oso majoa zarelako eta…- baina ez zuen esaldia amaitu lotsagatik korrika joan behar izan zuelako.

Baina Iruneren ideia ez zen izan oso ona Ander ez zelako berarekin maitemindu eta. Orduan neskatoa egun guztietan zerbait oparitzen zion eta gauza oso garestiak gainera. Azkenean, beste mutil batekin maitemintzea pentsatu zuen baina hori pentsatu bezain pronto, ideia oso on bat bururatu zitzaion: itsasontziko igerilekura bota eta laguntza eskatzen hasiko zen, orduan Ander bera salbatzera botako zen uretara. Eta azkenik muxu bat emango zion.

Hurrengo eguna heldu zenean, Irune; gosaldu eta bere gelara joan zen. Bainujantzia hartu eta oso azkar jantzi zuen. Korrika batean igerilekura heldu zen eta Ander ikusi zuenean PLAF! uretara bota zen.
- Lagundu! Lagundu!- oihukatu zuen Irunek.
Orduan Ander arroparekin eta guzti uretara bota zen bere maitearen bizitza salbatzeko.
- Ba noa Irune, lasai! Salbatuko zaitut!
Irunerengana heldu zenean uretatik atera eta… muxu ikaragarri bat eman zion.
- Asko gustatzen zatzaizkit!- esan zuen Anderrek.
- Zu niri ere- erantzun zuen Irune, eta beste muxu handi bat eman zion.



  • Egun hortik aurrera
Irune eta Ander oso
pozik bizi izan ziren biak
batera *