GENNARO GATTUSO ETA BASOKO ANIMALIAK
Gaizka Sáez




Bazen behin , animalia talde bat baso batean bizi zena. Basoa, oso handia eta hostotsua zen.
2007 urtea zen eta animalia guztietatik jakintsuena hartz-panda zen, GENNARO GATTUSO izenekoa.

Hartz-panda hau nabarmena zen oso jatorra zelako.Alde batetik, basoko animali indartsuena eta handiena zen, baina gehien nabarmentzen zena bere erpe handiak ziren.Bere erpeei esker, animalia hau
beste animaliengandik babesten zen.Oso azkarra zen, nahiz eta bere hankak oso motzak izan.Ikusmena oso garatuta zeukan, oso urrun zeuden gauzak ikusten zituelako.
Arrantzan joatea gustatzen zitzaion eta harrapatzen zuena jaten zuen.Jatea asko gustatzen zitzaion.Oso indartsu egotea gustatzen
zitzaion eta horregatik gimnasiora joaten zen.external image E060622.jpg
Beste alde batetik oso beldurtia zen.Edozein gauza arraro ikustean
beldurtzen zen.Oso erraz haserretzen zen eta haserretzen zenean ezin zion inork gelditu baina, hala eta guztiz ere, oso atsegina zen.

Egun batean ehiztari bat heldu zen basora animaliak ehizatzeko nahian. Animaliek ikusi zuten ehiztaria haiek zeuden lekutik oso gertu zegoela, beraz, animalia guztiek ehiztariarengandik babesteko etxe bat egitea erabaki zuten. Etxea egitea asko kostatu zitzaien baina azkenean bukatu egin zuten eta bertan sartu egin ziren.

Etxea, urdin kolorekoa zen. Oso handia eta altua zen, lehio gutxi zituen. Zuhaitz altu baten ondoan zegoen eta zuhaitzaren hostoek etxea estaltzen zuten kanpotik gutxiago ikusteko. Etxearen aurrean laku bat zegoen eta bertara animaliak joaten ziren ura edatera, arrantza egitera eta bainatzera. Animaliek etxearen barruan tunel bat egin zuten arinago etxetik ateratzeko ehiztaria etortzen zenean.

Bapatean ,ehiztaria heldu zen eta animaliak etxean sartzen ikustean hara joan zen eta bertan sartzen saiatu zen.
-Badakit hemen zaudetela , ez bazarete ateratzen hil egingo zaituztet. - ohiukatu zuen ehiztaria.
Ehiztaria etxean sartzen saiatu ondoren kanpoan geratu zen animaliak harrapatu gabe. Gennaro Gattuso oso azkarra zenez, uste zuen ehiztaria pertsona gehiagoren bila joango zela haiei harrapatzeko.

Bat-batean, animaliek ikusi zuten ehiztaria pertsona gehiagorekin zetorrela haiek hiltzeko.Animaliak enborrekin,makilekin, fruituekin ... armak egin zituzten ehiztariak kanporatzeko.Ehiztariak heldu baino lehen, animaliek basoko leku batzuetan tranpak jarri zituzten ehiztariak haiengana ez heltzeko. Ehiztari batzuk tranpetan harrapatuta geratu egin ziren, baina beste batzuk animaliengana heldu egin ziren.
Animaliak ehiztariak haiengana heltzen zirela ikustean batzuk, zuhaitz altuenetarikoetan jarri egin ziren hortik harriak eta fruituak botatzeko.
Beste batzuk zuhaixken atzean ezkutatu egin ziren ehiztariek ez aurkitzeko.
Borroka luze bat izan ondoren, Gennaro borrokaren erdian jarri zen eta esan zuen:
-Zergatik gure artean borrokatu beharrean ez gara lagunak izaten?
-Ados gaude. Gu ez gara hona etorriko ehizatzera zuek ez badiguzue tranparik jartzen- esan zuen ehiztari batek.
-Gu ere ados gaude- esan zuten animaliek.
Hortik aurrera animaliak eta ehiztariak batera bizi ziren basoan eta lagunak izan ziren.