MAÑUREN ABENTURA
Hasier Sangroniz



Bazen behin, Mañu izeneko mutil xelebre bat. Mañu oso altua zen, urte bere lankideei bi buru ateratzen zien, baina orain ez du horretan lan egiten. Bere ile horiarekin, bere begi urdinekin eta bere gorputz atletikoarekin maiteminduta zituen neskatxa guztiak(jakinda astean hirutan gimnasiora zihoala). Lanean langile ona zen baina nagusiarekin arazotxo bat eduki zuen eta kaleratu zuten.
Mañu leku arraro batean bizi zen bizitza publikotik aparte, bakardadean, baina pozik.
Ohian batean bizi zen, ohian berde-berde landare eta animalia ezezagunez beterik, ohiana Citroen izena zeukan. Ohianaren erdialdean laku izugarri bat zegoen ur garbi-garbi eta kristalinoa zeukan, ura 5 m-ko ur-jauzi batetik jauzten zen, lakuaren inguruan beti zegoen tximu zahar bat etzanda.

Behin Mañu egun normal batean ohetik altxatu zen, gosaldu egin zuen eta jantzi egin zen bueltatxo bat emateko ohianetik.
lgoooooooooooooooooo.jpg

Bazihoan Mañu tranki-trankil kantu xelebre bat kantatzen lakura hurbiltzen zen bitaretan. Lakura heldu zen eta begirada bat eman zion lakuari eta bapatean ezaugarri arraro batez ohartu zen. Tximu zaharra ez zegoen lakuan. Mañu harriturik gelditu zen tximua ez zelako inoiz laku ingurutik mugitzen. Mañu oso urduri jarri zen eta tximua bilatzen hasi zen. Lakuaren inguruan aztarna batzuk aurkitu zituen eta auto handi baten gurpiletakoak ziren. Mañuk bi alditan pentsatu gabe aztarna horiek jarraitu egin zituen. Ordu erdi igaro zuen oinez ibiltzen aztarnak jarraituz. Azkenik aztarnek ohianean zegoen etxe zahar batera eraman zuten, Mañu isiltasun handiz eta oso urduri hurbildu zen etxearen ateraino. Heldu zenean belarria atearen ondoan jarri zuen ea zerbait entzuten zuen, eta horrela izan zen, etxearen barruan bi gizon zeuden hizketan.
Bi gizonek oso pozik esaten zuten sekulako dirutxa irabaziko zutela tximu horrekin, telebistan eta guzti aterako zelako. Mañu oso haserre jarri zen eta zerbait egin behar zuela pentsatu zuen. Mañu etxearen inguruan ezkutatu zen eta bi gizonak atara ziren tximuarekin kaiola baten barruan. Bi gizonek autoaren barruan sartu ziren eta tximua atzeko partean sartu zuten. Mañu bere atzetik joan zen korrika, bapatean salto egin zuen eta autoaren gainean jarri egin zen. Bi gizonek autoa gelditu zuten eta Mañu ikusi zuten, Mañuk salto egin eta bi gizonekin borrokan hasi zen. Mañu bi gizonak baino askos indartsuagoa zen eta lurrean utzi zituen botata.
Mañu autoan sartu eta tximuarekin joan egin zen ohianaren ondoan zegoen herrixka txiki batera. Han poliziei abisatu zieten bi gizon tximu zaharra harrapatu zutela eta berarekin dirutxa itzela irabaztea pentsaten zutela egitea. Poliziak eta Mañu bi gizonengana joan ziren. Poliziek bi gizonak atxilotu zituzten tximua baimenik gabe harrapatzeagatik. Poliziek eskerrak eman zizkioten Mañuri lan ona egin zuela esanez.
Mañu etxera bueltatu zen poz-pozik bi gizonak atxilotu zituztelako eta tximu zaharra
berriro ere beti lakuaren inguruan zegoelako

monoarania.jpg