external image clip_image002.gif
ROGGER ETA BABILONIAKO
external image clip_image002.gif
TENPLUA

Igor Fernandez



Bazen behin antzinako Mesopotamian zegoen kondaira, Babiloniako tenplu sakratuan altxor ikaragarria zegoen eta ia ezinezko zen bertan sartzea. Ur herrian Rogger doktorea bizi zen, 21 urte zituen, unibertsitatean lan egiten zuen eta abenturazale porrokatua zen. Asteburuetan, bere lagunekin tabernara joatea gustatzen zitzaion eta batzuetan gimna. siora joaten zen. Oso alaia eta zintzoa zen, baina berarekin edo bere lagunekin sartzen zenarekin neurriak hartu eta gaiztoa bihurtzen zen. Beti kanpora joaten zenean (abentura baten bila), beharrezkoa zuen guztia zeraman, ezpata eta guzti. Defendatzen ona zen, aldi berean gihartsua eta indartsua zen.


external image clip_image004.jpgEgun batean Rogger tabernan zebilela, bere lagun batek sekretu bat kontatu zion, Babilonian ezkutatzen zen altxorraren kondaira. Roggerrrek hau entzutean taberna utzi, etxera joan eta bere gauza guztiak hartu zituen Babiloniarantz habiatzeko prest. Babiloniaranzko bidean zebilela euria hasi zen. Rogger Eufrates ibaiertzera heldu eta kanoa zahar bat hartu zuen ibaia zeharkatzeko. Ibai erdiko irlara heldu zen eta bi bide ikusi zituen, orduan gorantz abiatu zen. Goranzko bidea hartu zuen eta mendi gailurrera abiatu zen. Igotzen zuen bitartean lurrean marroi moduko putzu bat topatu zuen, are mugikorrak ziren. Roggerrek arazorik gabe zeharkatu zituen, baina oso zikinduta atera zen.

external image clip_image006.jpgGeroxeago mendi tontorrera igo eta tenpluko sarreratik sartu egin zen, baina Roggerrek ez zen konturatu tenpluko sarreran lehoi moduko bi estatua zeudela eta haiek Rogger behatu zutela. Lehenik eta behin Dragoi Asiatiko bat agertu zitzaion, doktoreak espata atera eta Dragoiari eraso egin zion, kostatu egin zitzaion baina azkenean lurrean lur seko utzi zuen. Bigarrenez harri handi bat jausi eta bere babeskiarekin saihestu eta apurtu egin zuen, eta azkenik pasarela oso luzea aurkitzen zen.

Han tranpa asko zeuden: geziak, harriak, lantzak... baina ez ziren aurkariak berarentzat. Zauriturik atera zen, baina altxorraren gelara heldu zen. Bobeda batera heldu eta altxorra eskuratu nahi zuen, baina altxorra hartzea ez bai zen oso erreza. Altxorra erdiko plataforma batean kokatuta zegoen, eta bertara heltzeko zurezko zubi zahar bat aurkitzen zen, berarentzat oso zaila zen. Roggerrek pasatzen hasi zen baina zubia pixkanaka-pixkanaka apurtzen hasi eta korrika abiatu zen erdiko plataformara. Salto batez plataformaren muturrera heldu eta zutik jarri zen, altxorra bere muturrean aurkitzen zen, baina zerbaiten susmoa zeukan doktoreak. Kontu handiz altxorra bere lekutik altxatu zuen eta bat-batean soinu handi bat atera zen bean zegoen zulotik, alarma bat zen. Plataformak behera jo zuen abiadura handiz eta Rogger jauzi zen...baina ondo eutsi zen eta ez zen jauzi. Beko zuloan magma bero-beroa zegoen, doktoreak arrizku larrian zegoen. Ez ba zuen zerbait bururatzen, bizirik hilko zen, baina ez zen tontoa, ez! Soka lodi bat hartu, kofrea hartu eta gorantz abiatu zen arriskutik libre jartzen.

external image clip_image008.jpgAzkenean Rogger altxorrarekin bizirik atera zen tenplutik eta arriskurik gabe bueltatu zen herrira bere lagunekin berriro tabernara joateko asmoz. Altxorraren zati bat berarentzako eta bere lagunentzako gorde zuen eta beste zati bat heerrian zeuden pobreei banatu zien.