jimmy.gif


Bizkaiko herri handi polit batean, Santurtzin, zehatzagoak izateko, 25 metroko altuera duen ikastola arrunt batean material asko zegoen, guztietan bezala, baina ez zen material arrunta, baizik eta bizitza propio zuena. Horietako kutxatila bat Jimmy Potxolo zen eta abenturazalea zen. Bi begi zituen eta ez zituen belarririk ez sudurrik. Gorrixka eta beltz kolorekoa zen baina lotsatzen zenean gorri bihurtzen zen.
borragoma.jpg
Oso lasai zegoen egun batean, gizarteko liburuaren gainean marrazki bat egiten, borragomaren beharra zuen sudurra txarto atera zitzaiolako. Lehenengo aldian deitzerakoan, estutze barrutik ez zen inor atera, bigarrenean berdin gertatu zen eta azkenik bosgarrenean, kezkatzen hasia zen eta beraren bila joan zen bere barruan. Bertan bakarrik bi boli urdin, gorri bat, arkatza eta erregela zeuden, baina borragomaren arrastorik ez.

arkatza.jpgBeraren bila atera zen mahaitik kanpo, orduak eta orduak egon zen bilatzen baina ez zen agertu. Gaua heldu zen eta oraindik borragoma ez zen agertu. Hurrengo eguneko goizean Jimmik pentsatu zuen beraren bila atera behar zuela klasetik eta agian, ikastolatik. bere bi lagun hoberenak gonbidatu zituen berarekin bila joatea. Motxila prestatu eta apaletatik joan ziren bere izena oihukatzen. Lehenengo egunean ez zuten inor topatu eta lotara joan ziren.

Gau erdia zen, eta tente-tente arkatz berezi bat ikusten zen, oso altua, urre kolorekoa. Pixkanaka beraien ondoan jarri zen eta beraiekin batera lo geratu zen. Goizean guztiak esnatu ziren arkatza izan ezik, eta Jimmy eta bere bi lagunak aho bete hortz geratu ziren. Arkatzen erregea zen! Hau esnatu zenean, guztiak galdetu zioten zer egiten zuen errege bat material arrunt batzuekin. Arkatz honek hegoalde osoa kontrolatzen zuen, honen etsaia borragoma bat zen, Tinto izeneko, eta iparraldeko lurrak kontrolatzen zituen. Bat-batean bi boli agertu ziren borragoma erregearekin. Jimmy ikaratu egin zen, bera galdu zuen borragoma berbera zen. Jimmyk galdetu zion zer egiten zuen bi boli gaixto horiekin eta honek erantzun egin zion bera betidanik erregea izan dela eta gezurrak esaten egon zela onartu zuen.

Jimmy oso triste zegoen, eta berriz etxera bueltatu zen, baina konturatu ziren, arkatz miragarria falta zela eta berriz beraren bila joan ziren. Bi boliak lurrean zeuden, errebentatuak zeuden. Goma eta arkatza bien artean borrokatzen zeuden, baina goma oso nekatua zegoen, izerditan. Arkatza bere mina bat bota zion gomari eta hau bere bihotzean sartu zen. Bat-batean goma lurrera jauzi zen eta bost segundoren buruan, esnatu zen. Bere hitzak oso baxuak izan ziren eta non zegoen jakin nahi zuen. Jimmy ikustean oso aurpegi alaia jarri zuen. Gomak bere memoria berreskuratu zuen.

Guztiak berriz etxera joan ziren oso pozik eta arkatza klase guztia kontrolatzen zuen garai horietan. Oso pozik, Jimmyk bere marrazkia amaitu zuen eta klasearen erdian kokatu zuen.