Mamu_hegazkina.gif




Oporrak heldu ziren eta gure hiru lagunak: Iker, Xabi eta Kristina Euskal Herria utzi eta Noruegako herri batera oporrak pasatzera joaten ziren beraien gurasoekin. Bidaia oso luzea izan zen baina gure lagunekin askoz dibertigarriagoa izan zen:
avion-anim.gif
- Begira, begira! Hor askatasunaren estatua ikusten da.
- Baina, ze parida da hori Iker? Pisako dorrea da, ez New Yorkeko estatua.

Bitartean hegazkinaren beste puntan:

- Niri eman bi tortillazko patatak, marisko bat, lau gaztako piza patatekin, fruta batzuk eta postrez... flana, gozokiak, bi txokolatina, izozki batzuk...
- Ene Maria Frantseska baina nork ordainduko du janari hau? Zure aita eta nik ez dugu dirurik ekarri.
- Ez larritu! Janari hau dohainik da eta.
A ze nolako bihurriak diren.

Hegazkinak lurra hartu zuenean eta herria zapaldu bezain laster turismo pixka bat egiten hasi... ez ezetz ba, beraien hotelera joan ziren lo kuluxka bat egiteko.

Gaua heldu zen, afaltzeko ordua heldu eta 11:30-arte geratu ziren jaten zeren buffet bat itxaroten ari ziren.

Hamabietan ohera joan ziren baina gure lagunak ezin zuten lorik egin; orduan, hirurak basorantz joatera erabaki zuten. Baina joan baino lehen hoteleko seguritateak esan zien:

- Kontuz,... . Mamu hegazkina haserretu eta atera ahal da.

Kasurik egin gabe beraien ibilbidea jarraitu egin zuten.

Basoan zeuden eta lo egiten hasi ziren izarrei begira baina, bat-batean:

- Meeeeaannnn muuuuun
- Eeeh isildu ia me kauen zotz... baina zer da hori? Xabi, Kris altxatu, hegazkin hori da.
- Zer gertatzen da?
- Begira fluoreszente horri.
- Baina baina, mamu hegazkina da, korrika, pasatu nire super kamara 3000.

Argazki kamera hartu eta argazkia atera egin zion. Horren ostean:

- bummm
- Zer gertatu da, hegazkina talka egin du?
- Uste dut baietz; goazen!

Belardi handia pasa ondoren ezkutaleku bat aurkitu zuten. Oso handia zen, uste dut hiru pisu zeuzkala eta berritsua zirudien baina sartzerakoan:

- Baina zer da hau?-galdetu zuen Xabi.
- Etxe handi bat.
- Oh, Iker, oso azkarra zara uste dut premio nobel bat emango dizutela.
- A bai? Non?
- A ze tontoa zaren mutil. Begira, dena ustelduta eta apurtuta dago, sakabanatu egin behar gara.
- Nik, sotoa aukeratzean dut- bat-batean Kris
- Ba nik Xabirekin goiko pisua.

Biak igo eta...

- Kontuz eskailerak apurtuko dira.
- Korri barandailara igo.
- Kontuz Iker bestela gure amaiera izango da eta.
Salbatu egin ziren baina pisu horren atea irekitzerakoan mamu hegazkinaren… beno, hobeto beraiek kontatzen badute:

- Begira laborategi bat da eta begira hor mamu hegazkina dago.
- Begira orduan, mamu hegazkinaren istorioa amarru bat da bakarrik jostailu teledirigitua bat da.
- Oso ondo Iker behintzat pixka bat burua erabili duzu. Korri goazen Kristinari esatera.
- ......
- aaaaahhhhh
- ..... Zer izan da hori
- Kristina izango ote da?
- Lagunduuu
- Korri Xabi.

Itxaron pixka bat atzera egingo dugu.

Iker eta Xabi salbatu egin ziren, bitartean Kris, edo Kristina nahi duzun bezala, sotoan zegoen ikertzen.

- Ene soto hau hiltzeko tresnaz beteta dago a ze nolako beldurra oraintxe bertan hemendik joaten naiz. Aiba atea apurtu egin da. AAAaaaaaaaaaaaaaaaaaa lagunduuuuuuuuuu.
- Kristinaaaa ondo zaude.
- Beno nire ondoan hiltzeko hainbat tresna daude, atea apurtuta dago, ez dut ezer ikusten eta gose naiz. Uste dut ez nagoela hain ondo.
- Itxaron, Iker lagundu nazazu.

Atea apurtu eta Kris salbatu egin zuten.

Hirurak herrira bueltatzera erabaki zuten eta dena mamu hegazkinaz jendeari kontatzea. Berriro herria oso bizia ikusten zen baina gure lagunak bueltatu egin behar zuten Euskal Herrira:

- Ez, Xabi zer da hori?
- Oh, ez berriro ez.