Mundu_zoragarria.gif

Baziren behin Santurtziko auzo batean bizi ziren bi lagun oso onak. Bata Mikaela deitzen zen eta bestea Miren. Mikaela argala eta altua zen, begiak urdin-urdinak zituen eta ile horia zuen. Oso lagun ona zen eta asko gustatzen zitzaion futbola eta igeri egitea. Miren, argala eta altua zen, begiak berde zituen eta ile beltza zuen. Oso lagun ona zen eta gustatzen zitzaion dantza egitea eta igeri egitea, nahiz eta oso ondo ez jakin.

lamia.gifGoiz batean, Mikaelak Mireni deitu zion hamarretan igerilekura joateko. Mirenek baietz esan zuen, nahiz eta txarto igeri egin. Igerilekura heldu zirenean, toki bat hartu eta bainatzera joan ziren. Miren piszinaren zintzarrian zegoen ez itotzeko; Mikaela, berriz, erdi-erdian. Bapatean Mikalelak Mirenen ohiuak entzun zituen eta laguntzera joan zen. Laguntzen zegoela, zurrunbilo batek Miren eta Mikaela irentsi zituen, tunel bat zen. Bi lagunak tuneletik zihoazela, ura ikusten zuten. Behera heldu zirenean, burbuila bat zuten ahoan ez itotzeko. Lagunek ikusi zuten gaztelu antzeko bat, gazteluan lau dorre zeuden eta dorre bakoitzean bost lehio eta politena urrezkoa zela. Gazteluaren alboan ikuilu baten antzekoa zegoen baina han izurdeak zeuden. Deigarriena lami asko zeudela beraien artean.

Miren eta Mikaela harriturik geratu ziren. Bat-batean urrunetik lami bat agertu zen eta esan zien berarekin joateko. Miren eta Mikaelak bere gazteluan sartu ziren. Lamiak Mitxiren izena zen eta bere munduko printzesa zen. Ekarri zituen bi lagunak bere mundutik ikusi zituelako pantaila batetik pertsona onak zirela eta oso ziur zegoela lagunduko ziotela bere aita aurkitzen; hau da, itsas munduko erregea. Mitxik hurrengo bi egunetan 14 urte egingo zituen eta bere aitarekin egon nahi zuen. Lamiak esan zien ea lagunduko zioten. Miren eta Mikaelak beraien artean hitz egin zuten eta baietz esan zuten.
Arratsalde hartan hasi ziren bilatzen.

Lehenengoz Ispilu Magikoen herrira joan ziren. Emakume batek aholku bat eman zien: “Ispilu Magikoen munduan asko okertzen dira gauzak”. Lamiak eta lagunak aurrera jarraitu zuten, aholku ondo hartzen. Baina hortik pasatu eta ez zitzaien ezer gertatu. Hantxe ez zegoen bere aita, orduan Burbuilazko sumendira joan ziren. Hortik pasatu eta gizon batek aholku bat eman zien “ Ez egin kasu sumendiaren barrualdean entzuten diren hotsei”. Mitxik eta lagunak aurrera jarraitu zuten eta ez zieten hotsei kasurik egin. Aurrera zihoazela, Mitxik maskor bati galdetu zion ea nondik zegoen arrainen mundua, maskorra oso jatorra zenez, esan zien aurrera jarraitu behar zutela.

Mitxik , Miren eta Mikaela aurrera jarraitu eta arrainen mundura ailegatu ziren. Miren eta Mikaela harrituta geratu ziren; hantxe zeudelako 1999 arrain !! Hortik pasatu eta saltoki nagusira joan ziren. Handik bilatu zuten. Azkenean nerabeen arropen 2. ilaran aurkitu zuten. Aita Mitxirentzat opari bat bilatzen zegoen. Mitxik berarengana joan zen eta musuak ematen hasi zitzaion. Aitak harridura aurpegia jarri zuen, orduan Mitxik guztia kontatu zion eta Miren eta Mikaela aurkeztu.

Azkenean Mitxik Mikaela eta Mireni esan zien gonbidatuta zeudela biharamuneko festarako. Oso lagun onak egin ziren lamia, Mikaela eta Miren. Mitxik esan zien bere munduan sartzeko igerilekuaren behealdeko botoi gorria bakarrik sakatu behar zutela. Etxerako bueltan, guztia kontatu zieten bere gurasoei, baina gurasoek ez zuten sinestu.

Hurrengo egunean, Miren, Mikaela eta Mitxik urtebetetzera joan ziren eta oparitu zioten gona eta alkandora bat, eraztun batekin. Hortik aurrera, Miren eta Mikaela Mitxiren munduan sartzen ziren oso lagun onak zirelako.