Nagore.gif

Nagore hamar urteko neska bat da, bere hamabost urteko nebarekin, Aitor, eta bere guraso Vanessa eta Benjaminekin Lekeitioko etxe handi-handi batean portuaren ondoan bizi da. Bere etxean oso giro ona egoten da normalean Nagorek eta Aitorrek oso umore ona daukatelako.

Oporrak heltzear daude eta Nagore mate orduan dago.

- Beno azaldu dizuedan hau guztia zuen hitzekin idatzi koadernoan, ondoren, 6.jarduera egingo duzue.

Nagore oso aspertuta dago eta bere laguna Nerearekin hitz egiten hasten da.
divorcio.gif
- Ea, Nerea! Nora joango zara urte honetan oporretara?
- Ba, ni Noruegara, han familia daukat eta...
- Nagore, Nerea isil zaitezte, biharko ariketa guztiak eginda mesedez.

Ikastolatik atera eta Nagorek bere nebarekin hitz egin behar du, azken egun hauetan bere gurasoak haserre samar daudela konturatu delako. Nagorek bere neba aurkitu eta...

- Aitor, Aitor!
- Zer, txoriburu nazkagarria, ez al duzu ikusten nire lagunekin nagoela?
- Bai ikusten dut, baina hori baino askoz inportantea den gauza bat kontatu behar dizut.
- Sentitzen dut “arrebatxo maitea” - lagun guztiak barrezka- baina orain ezin dut.

Etxera heldu eta Nagore etxeko lanak egiten hasten da, bukatu ondoren, bere gurasoen haserreari buruz pentsatzeko asmoa dauka. Aitor etxera heldu eta bere arrebaren gelara heldu da.

- Zu, tontolapiko, zer nahi zenuen lehen?
- Begira nebatxo, tontakeriak alde batera utzi oso serio hitz egin behar dizut eta.
- Bale, baina barkatu lehengokoagatik.
- Azken egun hauetan, aita eta ama, beraien artean haserre daudela ikusi dut. Ez dakit zuk baina nik ez dut nahi gurasoak banatzea. Orduan, joan zure gelara eta biok pentsatu behar dugu honetarako irtenbide bat.

Bakoitza bere gelara joan eta etxerako lanak egin eta gero haien ohean etzan dira arazoarentzako irtenbide bat bilatzen.

Afaltzeko ordua da guztiak mahaian eseri dira baina inork ez du txintik ere esan. Bukatu eta gero, ama mahaia batzera joan da:

- Ama lasai Nagore eta biok batuko dugu guztia zu aitarekin joan telebista ikustera.
- Eskerrik asko Aitor- amak.

Ama sukaldetik atera orduko isiltasun pixka bat egon eta:
- Nagore, uste dut ama eta aita geure erruz daudela haserretuta.
- Baita zera ere!
- Baietz, esaten dizut. Lehen etxerako lanak bukatu ditudanean ama eta aita borrokan hasi dira. Nik eskailerak pixka bat jaitsi eta entzuten geratu naiz, zure Euskarako penkoaz eta nire Mate-ko penkoaz ari ziren.
- Ezin dut sinetsi! Ala ere horrekin ez dugu ezer lortzen.

Bi neba-arrebak hitz egiten jarraitu eta adostasun batera ailegatu dira. Aitor Euskaran nota hobeak ateratzen dituenez eta Nagore Maten nota hobeak, elkarri lagunduko diotela nota onak ateratzeko.

Egun guztietan, etxerako lanak bukatu ondoren elkarri laguntzen zioten nota altxatzeko.

Azken klase eguna heldu eta notak emateko ordua heldu da:

- Nagore tori, hauek dira zure notak- irakaslea oso pozik.
- Aitor, etorri notak hartzera- andereñoa irribarretsu.

Biak klasetik atera eta:

- Aitor!
- Nagore!
- Mate eta Euskara gainditu dut!- biak batera.

Etxera heldutakoan gurasoei notak eman eta ikusten dute Mate eta Euskara altxatu dutela. Denak oso pozik daude eta pentsatzen dute haien arazoari aurre egin diotela.

Oporrak heldu direnez eta nota oso onak atera dituztenez, Mexikora joan dira oporretan familia bisitatzera.

Mexikoko bidean, eta oporretan zehar gurasoak eztabaidan egon dira egun batzuetan. Aitor eta Nagore horrela ikustean kezkatzen hasi dira. Oraindik ez dakite zergatik eztabaidatzen duten hainbeste, horregatik, Nagore amarekin hitz egitera joan da eta Aitor aitarekin.

Hitz egin eta gero, gurasoak harrituta geratu dira haien seme-alaben galderekin orduan gurasoak haien artean hitz egin eta guztiak batera hitz egitera animatu dira.

- Ama, aita ez esan ezer guk hasiko gara hizketan- urduri Nagore.
- Azken egun hauetan eztabaida handiak entzun ditugu zuen artean, guk asko maite zaituztegu eta ez dugu nahi banatzea, mesedez eskatzen dizuegu- Aitorrek triste.
- Ez dakit nondik atera duzue hori baina gu ez gara bananduko. Gure artean dauden borrokak edo hobe esanda eztabaidak normalak dira ezkonduta zaudenean, beraz, ez kezkatu eta zoazte jolastera.

Azkenean, bi neba-arrebak lasai bizi dira, baina noizbehinka haien gurasoak eztabaidan entzuten dituzte.

“Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Santurtziko plazan”