Suzko_gidaria.gif



2000 urtean, irailaren 1ean, Tom gidari aparta da. Lasterketa batean parte hartuko zuen Monakon. Bere izaera ona zen, ez zen beldurtia; hala ere, gauza baten beldurra zeukan, sua.

Altua zen eta oso indartsua ile horia eta luzea zuen; baita begi urdinak ere eta hori bai, fan asko zituen. Bere gogoko gauzak gidatzeaz aparte, futbola eta laguntza behar dutenei laguntzea dira.

Monakon jende asko zegoen lasterketa noiz hasiko zen zain itxaroten. Etxe asko zeuden: Renault, Ferrari… Tomen etxea Ferrari zen; aparkalekuan mekaniko asko zeuden estrategia prestatzen. Tom kotxe gorri apartaren barruan eserita zegoen berak diseinatutako kaskoarekin jarrita.

Hogeitahamar minuturen buruan lasterketa hasi zen; Tom lehen postuan zegoen, baina bat-batean atzekoak eman eta gasolinazko ontzi batzuekin talka eta kotxea sutan jarri zen. Tom ezin izan zen handik atera eta hildakotzat eman zuten. Baina gauean norbait funerariatik atera zen kaskoa eta jaka ipinita, kotxe bat hartu eta kotxea sua ateratzen hasi zen eta gidaria ere; hiri guztia sutan jarri zen kotxearen gurpilen erruz.
ghostridersaltares.jpg
Tom denbora pasa ahala, bere ahalmenak kontrolatzen zituen eta jende askori laguntzen zion, bere begirada zigorrarekin gaiztoak harrapatzen zituen. Laster konturatu zen ahotik sua ateratzen zuela eta une hartatik aurrera ez zuen izan beldurra suarekin. Ahalmen horiek ondo erabiltzen zituenez, kartzelak gaiztoz beteta zeuden.

Bat-batean hiru aingeru gaizto zerutik kanporatu zituzten infernura bueltatzeko baina lurrean gelditu ziren, han jendea hiltzen hasi ziren baina jende mordoak orduan Tomekin susmo txarra zuen eta kartzelara eraman zuten, baina hark bere ahalmenez berriro ihes egin zuen. Bi aingeruak hil zituen baina asko kostatu zitzaion bata urezkoa eta besta airezkoa zelako. Beste aingeruak ihes egin zuen eta gidariaren aita eta ama bahitu zituen.

Tomek orduan aingerua ezin zuen aurkitu; beste mutil batengana joan zen; Joan Pera izena zuena, hark beste ahalmen berezi batzuk zituen izotza eta ura botatzen zituen eskuetatik. Bi haiek, taldeka, aingerua aurkitu zuten. Aingeruak Joan Pera hil zuen baina Tom ez.

Aingeru ezkutalekutik atera zen bi minutu pasa ondoren eta borrokan hasi ziren, orduan Tomek ahotik sua bota zuen eta aingeruari besoa erre zion. Halako batean, aingeruak Tom ukitu eta hil egin zuen bere ahalmenekin; horren ondorioz, pertsona normal bilakatu zen, aita atzetik etorri eta pan!!! Tiro bat eman zion bihotzean.

Aingerua denbora pasatzean hiltzen zihoan; orduan, aitak Tom hilobiratu zuen baina, bat-batean, gauean Tom esnatu eta … hilobitik esku bat atera zuen.