ENEKOREN ABENTURAK

Maialen Sáez




Eneko 25 urteko mutil bat da eta manhatanen bizi da bere gurasoekin, Aitor eta Amaia deitzen dira bere gurasoak. Eneko argala eta nahiko altua da. Ile luzea, errubioa eta beti distiratsua dauka. Enekoren begiak berde- berdeak belarraren modukoak eta handiak dira. Nahiko alaia da eta beti zoriontsu dabil, horrez gain, imajinazio handiko mutila da. Asko irakurtzen du, irakurzale amorratua baita. Bere etorkizuneko makina batekin liburuetan sar daiteke eta abentura asko pasatzen ditu bere etorkizuneko makinekin. Oso gutxitan ateratzen da lagunekin, bere lagunek gauean ateratzen direlako eta berari ordea gauean ateratzea ez zaio gustatzen.


Liburuak asko gustatzen zaizkio, baina, arazo bat dauka beldurrezko liburuak ez zaizkiola gustatzen.
Enekok ez dauzka gauza askorik baina daukana aprobetxatu egiten du eta oso pozik dago daukanarekin.

279401565_small.jpg


Atikoan irakurtzeko ohitura dauka. Atikoa argitsua da, albo guztietan leihoak daudelako, albo bakoitzeko bi leiho hain zuzen ere. Hutsik dago bi apal soilik dauzka. Apal batek liburu mordo dauzka txikienetik handienera moldatuak. Beste apalean etorkizuneko makinak edo tresna ugari daude, liluragarriak guztiak.



Enekok 12 urte zituela liburu bat hartu eta irakurtzen hasi zen “ baserria gauez ” deiturikoa. Lehenengo kapitulua hasi bezain pronto konturatu zen hartu zuen liburua beldurrezkoa zela, baina Enekori ez zaizkio eta ez zitzaizkion beldurrezko liburuak gustatzen. Hori dela eta Enekok liburu hori aldatzea erabaki zuen. Horretarako, liburuan saru zen, bere apalean zeukan etorkizuneko makina batekin betaurrekoen forma zuena.


Eneko oso ondo ari zen pasatzen beldurrezko liburua aldatzen ari zela eta guztia ondo doala ustez, baina laster konturatuko zen hori horrela ez zela. Halako batean mounstru itsusi eta handi bat agertu zen. Enekok ez zekien zer egin beldur handia zeukan mounstrua handi-handia zelako eta bera ordea txiki txikia mounstruarekin konparatuz. Enekok pixka bat pentsatu eta gero, etorkizuneko laser bat hartzea bururatu zitzaion. Laserra hartu eta mounstruari bete-betean eman zion.
monstruo_demoniaco.jpg

Mounstrua laserraren indarrez hil egin zen, Enekori beldur guztia joen zitzaion eta poz-pozik jarri zen liburua aldatzen ari zelako berak nahi zuen moduan. Enekok ipuina aldatzen jarraitu zuen. Guztia oso ondo ateratzen ari zitzaion eta oso pozik zegoen inoiz lortu ez zuena lortzen ari zelako batere laguntzarik gabe.


Azkenean Enekok ahalegin askorekin liburua guztiz aldatzea lortu zuen. Bere gurasoak, egin zuena ikustean oso pozik jarri ziren. Enekoren gurasoek liburu gehiago aldatu eta gero salmentan jartzea ez zela izango idei txarra esan zioten eta Enekok horixe bera egin zuen. Lehenengo liburuak argitaratu zituenean salmenta ugari egin zituen eta poz-pozik jarri zen.


Orain Enekok 25 urte dauzka eta liburuak aldatzen jarraitzen du, bere benetako nahia da eta hori egiten jarraituko du ahal duen arte.